Durangoko Udalak antolatutako Gabonetako ekitaldietan 11.600 lagun bildu dira
Durangoko Udalak balorazio positiboa egin du Gabonetarako programazioaren inguruan, eta 11.600 pertsona bildu ditu herriko hainbat tokitan antolatutako 30 ekitaldietan. Udal ordezkariek ikuskizunek durangarren artean izan duten harrera eta portaera ona azpimarratu nahi izan dute: «Badakigu garai zailak direla kulturarentzat eta ikuskizunentzat, baina pandemia hasi zenetik erakutsi dugun bezala, Durangon badakigu gauzak ondo egiten, eta […]