Joseba Apaolaza, Ramon Agirre eta Zuhaitz Gurrutxaga bihar Zornotza Aretoan
Bihar, ostiralean, Zornotza Aretoan, Txalo antzerki konpainiaren «Konpromisoa» antzezlana izango da ikusgai 19:00etatik aurrera. Begoña Bilbao zuzendari moduan eta Joseba Apaolaza, Ramon Agirre eta Zuhaitz Gurrutxaga aktore gisa dituen lan honek, duela urte askotako bi lagunen istorioa kontatzen du, batetik, Tomas, erdipurdiko egile bat eta bestetik, German, bere lanbidean inoiz asko nabarmendu ez den aktorea. […]