Antolatzaileen eta kulturzaleen ardura eta konpromisoari esker, Durangoko Azokako 56. edizioa ere baDA!
Durangoko Azokak 56. edizio honetako balorazio positiboa egin du gaur. Aurten kulturaren plaza osasun-neurrietara egokituta antolatu behar izan da, eta Azokak kulturzaleen eta parte-hartzaileen (argitaletxe, diskoetxe, sortzaile…) konpromisoa eta ardura eskertu eta azpimarratu nahi izan du. Gerediagako presidente Nerea Mujikaren hitzetan, «eskaera egin genuen Azokan erantzukizunez jokatzeko eta osasun-neurriak betetzeko, eta erantzuna bikaina izan da. […]