Amorebietak bat egin du ‘Betikoa, gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz’ kanpainarekin
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak merkataritzan euskara sustatzeko kanpaina jarri du martxan: ‘Betikoa, gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz’. Kanpainaren bigarren edizio hau ere Udal guztietara ireki da eta Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egin du, Euskal Autonimia Erkidegoko beste 59 udalerrirekin batera. Udalen elkarlanak garrantzia berezia dauka aurtengo edizioan, modu bateratuan egingo baita kanpainaren zabalkundea […]