10 herrialde ezberdinetako 40 bandek eman dute izena dute Haizetara Kale Musikarien Nazioarteko Lehiaketan parte hartzeko
Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatutako Kale Musikarien Nazioarteko lehiaketak, Haizetarak, badu kartela. Nazioarteko jatorri ezberdinetako hamar taldek hartuko dute parte lehiaketan ekainaren 24, 25 eta 26an, Amorebieta-Etxanon. Covid 19aren ondorioz azken bi edizioak bertan behera geratu ostean, 2022an 15. edizioa izango da jokoan. Aurten 10 nazionalitate ezberdinetako 40 bandek eman dute izena Udalak antolatutako lehiaketan; estatuari dagokionean, […]