Milaka ikaslek emango diote hasiera etzi Durangoko Azokako 57. edizioari
Bi egun besterik ez dira falta Durangoko Azokako 57. edizioa hasteko, eta muntaketa-lanetan buru-belarri ari dira Landako Gunean, erakusmahaiak atontzen. Abenduaren 7tik 11ra antolatuko da aurten Durangoko Azoka, ohiko formatuarekin eta murrizketarik gabe, eta kulturzaleek 248 stand, 930 nobedade eta 270 kultur ekitaldi izango dituzte eskura, euskal kulturaren «eztandaz» gozatzeko. Ikasle Goizarekin hasiko da aurtengo […]