Ramon de Zubiaurre margolari garaitarraren 29 lan Durangotik kanpoko erakundeetatik iritsi dira Museora
Durangoko Arte eta Historia Museoak Ramon de Zubiaurre (1882-1969) margolariaren 30 lan eta dokumentu eta objektu argitaragabeekin erakusketa berri bat inauguratuko du ostiral honetan. Pinakotekaren erakusketa abenduaren 2an hasi eta otsailaren 5era arte luzatuko da. Zentroko zuzendariak, Garazi Arrizabalagak, Museoak orain arte egin duen erakusketarik handienetakotzat jo du, 18 hilabete lehenago egile garaitarraren ibilbidea ikertu […]