Donien Atxa altxatzeak irekiko ditu Abadiñoko San Prudentzio jaiak datorren ostegunean, hilak 27
Donien Atxa altxatzeak emango die hasiera maiatzaren 7ra arte luzatuko diren San Prudentzio jaiei. Kontzertuak, kirol erakustaldiak, kale animazioa, dantzaldiak, familientzako ikuskizunak eta herri bazkariak programatu dira. Ospakizuna San Prudentzio bezperan hasiko da, kuadrillen kontzentrazioarekin eta Donien Atxaren altxatzearekin, 20:00etatik aurrera. Ustekabe fanfarreak eta Iluntze dantza taldeak girotuko dute ekitaldia, eta urteko pertsonaia izendatuko da. Abadiñoko Udalak, jai batzordean parte hartzen duten talde guztien […]