Fedearen testiguak
«Elizak duen erronkarik sakonena, behar bada, zenbait arlo eta hesparrutan galdu duen sinisgarritasuna berreskuratzea da. Eta berreskuratze hori lortzerakoan, ezinbestekoa zaio testigantzaren balioak agertu eta garatzea. Guzti honi erantzuteko antolatu ditugu Tabira Eliz Barrutian aurtengo garizumako berbaldiak. Berbaldion helburua zera da: arlo konkretu batzuetan fedearen testigu diran gure ingurumariko persona batzuen testigantza propioa aditzera ematea».