Kulturak bizirik dirau gure artean!
Uxue Alonso Erdi itota eta arnasgunerik gabe. Murrizketen, lehentasunik ezaren eta kapitalismoaren berreraikitzeko ahaleginetan dabiltzan boteree aseezinen artean galduta. Burua erakusteko ahaleginean, zapaldua. Izan ere, gizon-emakumeen nortasun agiri emozionala izateko zama eta erantzukizuna harrotasunez eramateko azken indarrak nekez topatzen ditu herrian. Baina hor dago itzali nahi ez den bihotza, taup-taup; eta hor dago, beharrezkoa delako, […]