Bonbardaketak
«Horientzat ez dago izenik? Estatu demokratikoak dira horiek? Zibilizazioa eta bakea zer den erakusten diotenak mundu guztiari? Bonbardaketa merkea eta, luzarora begira, humanitarioa dela esaten digute oraindik, epe laburrean konpon daitekeelako horrela arazoa, esaten digute mendebaldar zibilizatu bakegileak. Gezurra behin eta berriz onartzen da edo, jendearen indiferentzia eta asperduragatik, pasatzen da. Ez al dute bonbardaketa sistematikoen autoreek, diruaren eta armen jabeek, informazioaren eta hitz egin behar dugun lengoaiaren ere jabetza?».