Asteartea,
2024ko Ekainak18

MugaKultura

loader-image
Durango
5:21 am,
temperature icon 17°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 0 Km/h

Archivo de autor

Amorebieta-Etxanok gaurtik ostegunera arte ospatuko ditu San Antonio Elgezabaleko jaiak

por / 7 junio, 2024

JON BARAJA Gaur, ostirala, ekainak 7, abiatuko dira Amorebieta-Etxanon aurtengo San Antonio Elgezabaleko jaiak. 20 bat ekitalidiz osatutako egitaraua datorren ostegunera arte luzatuko da, hau da, San Antonio egunera arte, hilak 13. Besteak beste, janari dastaketak, karta txapelketak, erromeriak, DJak, haurrentzako jokoak eta herri kirolak egongo dira hurrengo egunetan auzo zornotzarrean.

LIBURU BERRIA · Belatxikietako ermitaren 75. urteurrena ospatuko du Amorebieta-Etxanok

por / 7 junio, 2024

Belatxikietako San Inazio baselizak 75 urte betetzen ditu arten. Eraikin garrantzitsua da hau Amorebieta-Etxanorentzat eta urteurrena ospatzeko hainbat ekintza antolatu dira, horien artean esanguratsuenetakoa ’75 urte Zazpitxaboletan’ liburuaren aurkezpena. Horrez gain mezak, omenaldiak eta kultur ekitaldiak ere antolatu dira. Gaur goizean egindako agerraldi publikoan ezagutarazi dute ekintza egitaraua. Agerraldian izan dira Ainhoa Salterain Amorebieta-Etxanoko alkatea, […]

Durangoko Kurutziaga ikastolak jantoki eko-arduratsuaren ziurtagiria jaso du

por / 6 junio, 2024

KURUTZIAGA IKASTOLA Kurutziaga ikastolak Jantoki Eko-Arduratsuaren ziurtagiria jaso dugu, Ausolanekin batera Bureau Veritasen eskutik. Horrela, ikastolak elikadura osasuntsuaz haratago, eguerdietako tartean martxan jarritako proiektu integrala saritu dute. Ikastolako sukaldean prestatutako janaria, zero kilometroa, sasoiko produktuen kontsumoa, inguruko baserritarrekin elkarlana, naturarekin lotutako jolastoki zabala, aisialdia eta elkarbizitza batzen ditu egitasmoak. Orain hamar urte jantoki ereduaren inguruko […]

‘MINTZODROMOA’ · ​Aurten Iurretari tokatu zaio Durangaldeko Berbalagunen topaleku izatea

por / 6 junio, 2024

​Aurten Iurretari tokatu zaio Durangaldeko Berbalagunen topaleku izatea. Iurretako jardunaldia Ibarretxe Kultur-Etxetik kudeatuko da. Asmoa giro atseginean euskaldun zahar eta berrien elkarrrizketa sustatzea da. AEK izango da ekintzaren dinamizatzailea eta gonbidatu bereziak izango dira topaketa girotzeko. Durangaldeko udalek sustatutako ekimena da. Animatu eta izena-eman ekainaren 14 baino lehen: Deitu: 94 681 27 26 Idatzi: biblioteka@iurreta.eus​ / 688 […]