Lau egun eta sei ekitaldi izango ditu Izurtzako 3. Kultur Asteak
MUGA IZURTZA Izurtzak musika, zinema, antzerkia eta herri giroa uztartuko dituen 3. Kultur Astea antolatu du ekainaren 20tik 23ra. Lau eguneko egitarau oparoak adin guztietarako ekintzak eskainiko ditu, herriko plaza eta bestelako guneak kulturaren topagune bihurtuz. Ekainak 20: Swinga eta kale antzerkia Kultur Asteari hasiera emateko, Korrala Swing & Vermut ekimena egingo da. Dantza gustuko […]







