GEREDIAGA: «Ignacio Ansorena Olazaran durangarraren bildumako argazkiak erakutsiko ditugu ‘Plazara!’ ekimenean»
Testua · Gerediaga Elkartea Ignacio Ansorena Olazaran durangarra otsailaren 5ean zendu zen. Ez zen ofizioz argazkilaria, baina argazkiz inguratuta bizi zen. Sabino Ansorena aitaren ogibidea zena bere afizio nagusia izan zen. 70eko hamarkada hasieran, Bartzelonan argazkigintzari buruzko ikastaro baten trebatu zen argazkilari modura. Argazkiak egiteaz aparte, argazki zaharrak ere biltzen zituen. Era horretan, Durangoko bizimodua […]