Larunbata,
2026ko Azaroak07

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Archivo de autor

Abenduaren 5etik 8ra, Azoka autogestionatua Durangon

por / 4 noviembre, 2026

MUGA AUTOGESTIONATUA Durangoko Azoka autogestionatuak beste hitzordu bat izango du aurten ere, abenduaren 5etik 8ra bitartean. Urtero legez, lau egunez, ohiko kontsumo-ereduetatik harago doan eskaintza eta bestelako pentsamendu eta bizimoduak ezagutzeko aukera eskainiko du ekimenak. Azokaren antolaketan KataKrak, Sare Antifaxista, Txarraska Gaztetxea, GKK, Ekintza Zuzena eta Herri Banaketak taldeek hartzen dute parte. Autogestioa eta bestelako […]

Animaliak artean, sorkuntza garaikidea eta Nigerreko emakumeak, hiru erakusketatan Amorebietan

por / 4 noviembre, 2026

MUGA AMOREBIETA-ETXANO Amorebieta-Etxanok hiru erakusketa hartuko ditu azaroan, animalien irudikapen artistikoa, arte garaikideko sorkuntza-prozesuak eta Nigerreko emakumeen errealitatea ezagutzeko. Herriko plazan eta Zelaieta Kultur Zentroan izango dira ikusgai, azaroaren 2tik 27ra bitartean. Erakusketen osagarri, hitzaldi bat eta hainbat bisita gidatu ere antolatu dituzte. Lehenengo proposamena ‘Animalario / Animaliategia’ izango da, azaroaren 2tik 8ra Herriko plazan […]

I6 talde elorriarrak kontzertua emango du ostiralean Abadiñoko Amaraun Arte Fabrikan

por / 3 noviembre, 2026

MUGA AMARAUN Elorrioko i6 taldeak kontzertua eskainiko du azaroaren 6an, ostirala, Amaraun Arte Fabrikan, 19:30ean. Hasiera batean, Harria taldeak zuen ostiraleko zuzenekoa eskaintzeko hitzordua, baina azken horrek ezin izango du emanaldia egin, eta i6 arituko da haren ordez. Izei Gallastegi musikari elorriarrak 11 urterekin ekin zion bere musika ibilbideari, eta ordutik hiru disko argitaratu ditu. […]

Ipuinak, jolasak eta sormena izango dira Amorebietako Neguleku Irekiak programaren ardatz

por / 3 noviembre, 2026

MUGA AMOREBIETA-ETXANO Amorebieta-Etxanoko Neguleku Irekiak programak ipuinak, sormena eta jolasa uztartuko ditu Gabonetako oporretan. «Bazen behin» izango da 2026ko edizioaren ardatza, eta haurrei zuzendutako proposamenak aisialdia, irudimena eta beste haur batzuekiko harremana sustatuko ditu. Besteak beste, jolasak eta tailerrak egingo dituzte, eta BECeko Gabonetako Haur Parkera irteera ere izango dute egitarauan. Zelaieta zentroan egingo den […]

Amaia Egidazu durangarrak BizkaIdatz Txikia lehiaketako euskarazko istorioa sortu du

por / 3 noviembre, 2026

MUGA BIZKAIKO FORU ALDUNDIA Bizkaiko Foru Aldundiak BizkaIdatz Txikia literatura-lehiaketaren XIII. edizioa jarri du martxan, eta aurten Amaia Egidazu Arrube idazle eta ilustratzaile durangarra izango da euskarazko kontakizunaren abiapuntua sortu duena. ‘Zazpi kanpai’ izenburuko istorioaren hasiera idatzi eta ilustratu du Egidazuk. Gaztelaniazko kontakizuna, berriz, Beatriz Riojak sortu du, ‘La dama de las postales de Navidad’ […]

Garain, hildakoak gogoan eta oroitzapenak bizirik

por / 3 noviembre, 2026

MUGA GARAI Garaiako alkate Erramun Osak herriko hilerriaren bi argazki argitaratu ditu Domu Santu egunean. Iraganak ere badu lekua inguru horretan. Iñaki García Camino arkeologoak Astola aldizkarian (2007) jasotzen duenez, 1989an, San Migel elizaren aurrean, hilerrirako sarbidea egokitzeko lanetan Erdi Aroko hilobiak aurkitu zituzten.

1 2 3 4 … 138

Bilatu