Amorebieta-Etxanok aparkalekuen seinaleztapena ugaritu du segurtasuna handitu eta gidariei denbora eta dirua aurrezteko
Amorebieta-Etxanoko Udalak herriko aparkalekuak seinaleztatzeko plana osatu du ibilgailuak haietara bideratuko dituzten 43 seinale bertikal jarriz. Horrela, aparkatzeko leku bila egiten den denbora eta ibilbideak laburtu nahi dira (erregai gutxiago kontsumituz) ibilgailuak aparkatzeko leku librea duten aparkalekuetara bideratuz. Ildo beretik, Udalak airearen kalitatea hobetzeko egindako apustuari eusten dio, trafikoak eragindako zarata txikiagotuz eta segurtasuna […]