“Artestura feministak 2017” erakusketarekin emakume artistak ikustarazi nahi ditu Emakumeen etxeen sareak
“Artestura feministak 2017” erakusketa ibiltariak abenduaren 15ean hasi zuen bere ibilbidea. Durangoko Andragunean, Lariz Dorrean dago ikusgai urtarrilaren 15era arte. Esposizioak emakumeen lana ikusgai jartzea du helburu eta aurkeztutako 61 lanetatik 9 izan dira sarituak eta 6ri egin zaie aipamen berezia. Hauen artean Durangoko Aurore Perez, Amaia Asategi eta Rosa Etxabe Durangarrek jaso dute saria eta Goiuri Aldekoa-Otalora-ren lanari egin diote aipamen berezia».