Igandea,
2024ko Azaroak24

MugaKultura

loader-image
Durango
4:39 am,
temperature icon 11°C
Humidity 82 %
Ráfagas de viento: 46 Km/h

Archivo de autor

40 urte. Gernikako Estatutua

por / 26 octubre, 2019

«Gaur egun, herri edo nazio batek bi irtenbide dauzka Estatuan: bata, nahita egotea estatuaren barruan, gure kasuan, Espainian edo Frantzian; eta bestea, estatu horretatik kanpo bere bidea egitea estatuen nazioarteko jokoan. Gernikako Estatutua, agian, nazio baten zati batek Espainiako Estatuarekin orain dela 40 urte hasi zuen ezkontza-harreman baten antzekoa izan zen, ezagutze prozesu bat. Eta, tartean, opariak, bitxiak, haserreak, adostasunak. izan ditugu».

Gogoan dut Aralarko lehen Alderdi Eguna

por / 27 septiembre, 2019

«Gogoan dut Aralarko lehen Alderdi Eguna. Bezperatik hasi ziren Andoainen Aralarrera joateko prestakuntzak. Autobusean tokirik ez zegoela eta, Juan Joxe, aitaren lagunaren Land Roverrean joan nintzen Aralarrera bere seme Albertorekin batera. Albertok, eskuekin helduta ikurrin handi bat zeraman kotxearen kanpoaldean».

2019ko Europako hauteskundeak: aukera ederra euskal politikarentzat

por / 21 diciembre, 2018

«Gaur egun politikari zentzua ematea ez da gauza erraza, ez da inoiz erraza izan. Hain azkar eta arin bizi garen gizartean gauzei, ekintzei, pentsamenduei zentzua, koherentzia ematea ezinezko ere badela esango nuke. Zer esan, bizi dugun gizartea bera fribolitatera eta artifizialtasunera bideratuta dagoenean, eguna joan eguna etorri, komunikabideetatik jasotzen dugun mezuengatik. Eta Euskal Herrian ere, abilak garelakoan nago bide hori lantzen».

Abascalaren entrenatzailea

por / 3 diciembre, 2018

«Orain dela 40 urte perfil oso baxuko demokrazi bat abian ipini zenean, frankismoa edo ultraeskuin indarrak desagertu egin omen ziren Estatuan (hori, Espainiako kasua, eszepzioa izan da orain arte Europan). Gaur egun, aldiz, demokrazi hori guztien begietan perfil oso baxukoa dela agerian geratu denean, ultraeskuin indarra agertu omen da Estatuan. Baina, Abascalek eta bere VOXeko lagunek urte asko daramatzate politikan beste “kokapen moduko” batean. Entrenatzaileak, zergatik mugitu ote du Abascal kokapenez partidaren une honetan? Abascal, orain dela 5 urte ez zen ultra eskuindarra?»

1 2 3 4

Bilatu