Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
12:31 pm,
temperature icon 11°C
Humidity 86 %
Ráfagas de viento: 37 Km/h

Nazioarteko hamar reggae eta hip hop izar batuko ditu IV Revolution JamRockek

Mugalari

| Mundu osoko hamar taldek joko dute eta bost diska aurkeztuko ditu lehen aldiz Euskal Herrian IV Revolution JamRock jaialdiak

 | Million Stylez (Suedia) nazioarteko artista zinez ospetsuak aurreneko aldiz joko du EHan, Danitsa (Suitza), Tosko (Madrid), Sr. Wilson (Bartzelona), Revolutionary Brothers (Donostia), Kulto Kultivo (Irun), Sustrajah (Lekeitio), Badalonians (Bartzelona) eta Game Over (Reus) taldeekin batera

JamrockRevolution (1)

Prentsaurrekoko argazkia.

 

Nazioarte eta estatu mailan erreferentzia diren hamar artista dakartza Revolution Jamrock Festival-en laugarren edizioak. Jaialdiak bost diska ere aurkeztuko ditu lehen aldiz Euskal Herrian. Ekainaren 6an Donostiako Gastezenan izango da IndaGlory Reggae eta Hip Hop Kultur Elkarteak antolaturiko festa, eta, aretoa guztiz betetzeko asmo osoarekin datoz: “Anbizio handiko edizioa da honakoa, kartel oso ugari eta borobilarekin: nazioarteko artista ospetsuak, Estatu mailan erreferentzia diren musikariak, Euskal Herrian arrakasta itzela duten etxeko taldeak… Zalantzarik gabe, gure kartelik osotuena da, biribilena”, azpimarratu du harro Unai Martinez Indaglory elkarteko kideak.

Izan ere, Euskal Herri mailan inoiz izan den kartel-burua izango du jaialdiak: Million Stylez suediarra, hain zuzen ere. Munduko reggae eszenan ospe handikoa, lehen aldiz joko du gurean. Izar hau ia ez da espainiar Estatuan izan, eta, gainera, Rebellious jamaikarrarekin batera dator: “Itzela izango da, ikaragarria, nazioarte mailako artista handi hauek zuzenean ikusteko lehen aldia izango baita, eta, horrelako kartel ugari bateko buru egonda, are gutxiago”, azaldu dute.

Danitsa franko-suitzarra izango dugu bigarren artista, reggaean nazioarte mailan zinez ezaguna dena, gainera. Editatu berri duen diska aurkeztera dator. “Denak harri eta zur utziko ditu bere ahotsarekin; bere You Tubeko bideoak jarraitzaile asko dituzte; joera sortzen du berak. Gainera, bere lana aurkezteko gogo biziz dator”, adierazi dute. Madrildik, ordea, Tosko dator, Estatu mailako hip hop erreferentzia duguna, eta, orain gutxi argitara emandako abestiak erakustera lehen aldiz Donostiara datorrena. “Bere errima eta letrekin aretoa burrunbatuko du”, diote.

| Lehen lerroko artistak | Lehen lerroko beste artistetako bat Sr. Wilson dugu, taulara bartzelonako DJ Badaloniansekin irtengo dena; Estatu mailako reggaearen barruan erreferentzia da Sr. Wilson. “Bere diska berria argitaratu berri du, eta, zeresan handia emango du. Rapsusklei bezalako izar askorekin kolaboratu du grabazio eta zuzenekoetan, eta, bere maila erakustera dator”, azpimarratu dute antolatzaileek. Game Over kataluniarrek ere euren errebindikazioz beteriko mixtapea aurkeztuko dute, eta, festa ireki eta ixteaz arduratuko dira.

Euskal taldeei dagokienez, Kulto Kultibo irundarrek joko dute. Euskadiko reggaeraparen adierazgarririk onena da 2010ean sortutako banda hau. Berebat, Sustrajah Band lekeitiar taldea gorantz doa etengabe, eta, Legoreggae, Gernikako Lekuek eta Kontzijope Rock jaialdietan harridura sortu ostean, Jamrockean izango dugu bere zuzeneko indartsuarekin. “Legoreggaen publikoa hankaz gora jarri zuen. Oso ongi jotzen ari da, eta, gainera, energia eta indar handia helarazten du oholtza gainean; eta festan honetan erakutsiko du”, azaldu dute.

Azkenik, Reggae eta hip hop doinuz jositako festa honen anfitrioiak Revolutionary Brothers anaiak izango dira. Iparralde, Andaluzia, Galizia, Asturies eta Murtziatik bira bizia egin ondoren, euren musika-proiektu berria aurkezteko irrikitan dira.

| Aurkezpenen jaialdia| “Aurkezpenen jaialdia izango dugu hau. Musikalki ekitaldi berritzailea izango da, artista gehienek aurkezteko lanak ekarriko baitituzte: Danitsak, Sr. Wilsonek, toskok, Game Overrek… Disko askorentzat hasteko ekitaldia izango da honakoa”, diote antolatzaileek.

Izan ere, aurkeztuko duten taldeetako bat Revolutionary Brothersen ‘Danger In Your Eyes Riddim’ izango da, eta,  ekitaldirako espresuki editaturiko CDa oparituko diote bertaratutako orori. “Hilabeteak daramatzagu ‘Danger In Your Eyes’ proiektuan lanean. Nazioarte mailako dozena bat artisten abestiekin CD bat eta 7”ko hiru biniloz osatutako musika-proiektua dugu, hain zuzen ere”, esplikatu du Iker Martinez Revolutionary Brothers taldeko kideak.

www.revolutionarybrothers.com

Revolutionary_brothers@yahoo.es

 

 

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu