Igandea,
2024ko Azaroak24

MugaKultura

loader-image
Durango
9:23 am,
temperature icon 14°C
Humidity 81 %
Ráfagas de viento: 54 Km/h

‘Itsasoari begira’, gizartearen begiradan aldaketa positiboa eragiteko erronka

Goiuri Aldekoa-Otalora

Goiuri Aldekoa-Otalora

| Itsaso, gabezia neurologikoa duen neskatilaren gorabeherak azaltzen dira ‘Itsasoari begira’ dokumentalean

‘Itsasoari begira’, Lorea Perez de Albeniz-ek zuzendu duen dokumentala, mundu txiki erraldoi horretara zuzendutako begirada da, eta era positibo eta gozoan haur horien berri ematen du. Maierrek, Itsasoren amak dioen bezala, “ezin diogu tristurari gure etxean sartzen utzi”.

Dokumentala elkarri lotuta dauden atal ezberdinez esatuta dago:

Batetik, Itsasoren senide eta gertuko lagunek euren bizipenak eta sentimenduak azalduko dituzte elkarrizketen bidez. Bestetik, eskola bateko haurrek argi eta garbi hitz egindo dute ezintasunen inguruan, eta egoera xelebreei buruzko hausnarketa ere egingo dute. Eta azkenik, hirugarren atalean Eider Eibar ilustratzailearen eskutik itxaso eta bere lagunak animazio-pertsonaia bilakatuko dira, Itsasoren burutik (eta gureetatik) pasatzen dena esplikatzeko.

Dagoeneko Elgoibar, Bilbo eta Galdakaoko antzokietan ikusi ahal izan da dokumentala eta harrera ona izan du ikusleengan.Orain, Euskal Herri guztia zeharkatuko duen ibilbidea hasiko du maitasunez, ausardiaz eta kemenez osatutako istorio honek.

Itsasoari-begira-mugalarirako1

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu