Igandea,
2024ko Azaroak24

MugaKultura

loader-image
Durango
9:46 am,
temperature icon 15°C
Humidity 76 %
Ráfagas de viento: 58 Km/h

Zertarako da hori?

Unai Abaunza

Unai Abaunza

Iaz langabetua geratu zen Pello eta gaur ordu guztia jubilazioa desiratzen ari den Joxe Mariren esplikazioak aditzen aritu da bere herriko lanbide heziketa zentroan: Silizio atomo bat Boro atomo batekin dopatuz gero…, ez dio txirrinari klaseko isiltasuna hausteko pribilejioa utzi eta altxatzeaz bat galdetu dio ZERTARAKO DA HORI?

Inkubadoran arrautza oskola hautsi berria duten poxpolin parea baserrira iritsi dira eta beraien kutxan lotarako ordua izan arren amamak lanpara inkandeszente bat eskegi duenean Maddik amamari harridura aurpegiarekin galdetu dio ZERTARAKO DA HORI?

Kuriositate eta jakin-minaren gorazarrea egiteaz gain idatzi honetan nik beste galdera bat islatzea nahiko nuke. Azken aste hauetan herririk herri, RISK jokoan inoiz erabili den estrategiarik onena hutsaren hurrenera eramanaz eta Michael Enderen gizon grisak gogorarazten dizkidaten haiei galdetu nahiko nieke ZERTARAKO DA HORI?

 

4 urteko maiztasuna du galdera honek nigan. 4 urteko lana eskatzen die ikasleei gradua lortzea Bolonializazioaz geroztik. Eguneroko lana baloratzen omen da, ikaslea modelo honetan eragile pasibo izatetik aktibo izatera pasatzen da, ebaluazio jarraia da eta behin 4 urteak igarota titulua lortzeko emaitzak eskatuko zaizkie. Fedea berreskuratuko dut une batez eta espero dut diru gehien mahai gainean ipintzen duenak titulua ez lortzea, ezta 4 urteko epea behin bukatuta irakasleak hobekien kamelatzen dakienak ere.

 

Beraz igandean irakasle arduratsu bezala jokatzeko deia luzatzen dizuet. Aupa Amoroto!!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu