ABADIÑO | Euskal Eskola publikoaren jairako eta Ibilaldirako autobusak
Mugalari
Abadiñoko Udalak autobusa antolatu gura dau berton erroldatutako bizilagunentzat, ekainaren 7an Elgoibarren egingo dan Euskal Eskola Publikoaren jairako edota maiatzaren 31n Bilbon ospatuko dan Ibilaldira joateko.
Zerbitzua gauzatu ahal izateko gutxienik 20 lagunek emon behar dabe izena (gehienez, 110), maiatzaren 27a bitartean, Errota Kultur Etxean edo Udal Mediatekan, 3 € ordainduta. Horretarako izena emoteko orria bete behar da, adin txikikoen kasurako atala daukana. Agiri hori bi toki horietako edozeinetan jaso daiteke.
Plazak betetzen badira ez da beste izen-emoterik onartuko.
Irteera, bi kasuetan, goizeko 9etan, Txanporta plazan eta Traña-Matienako autobus geltokian, eskolen aurrean. Bueltan, 19:00etan urten Elgoibartik zein Bilbotik.