Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
6:21 am,
temperature icon 8°C
Humidity 79 %
Ráfagas de viento: 35 Km/h

«Hay caldo»

Iokin Elortza

 · Berrizko Seiurte musika taldekidea da

Gero eta gehiago gertatzen zait taberna baten sartu eta “Hay Caldo” irakurtzea, eta bihotzeko mina sentitzen dut, handia, galdu gabe  genituen azken ondareak ere desagertzen ari direla ikusita. Zein izango da hurrengoa? Ama? Aspaldiko? Agur?…

Kartela polita izango da, eta euskerari inolako mespretxurik egin nahi gabekoa, baina niri salda eskatzeko gogoa joaten zait. Ez dakit, salda gustatzen zait, ez caldoa. Arraroa izango naiz.

Baina berdina gertatzen zait jende gehiagorengana heltzeko aitzakiarekin edozein kartel edo iragarki erdera batuan soilik ikusten dudanean, nik salda nahiago izaten jarraitzen dut.

Eta ikusten ditut ere, benetan, gehiago saldu omen nahiean (¿?), Euskadi hitza eta ikurriña produktu baten jarri eta gero, mutilatutako mapak jartzen dituztenak, ez dakit, oso arraroa izango naiz, baina nik ez dut etxean mutilatutako maparik sartzen, nahikoak sartzen zaizkit jada telebistatik.

Eta hauteskundeak gertu ditugula hasiko zaizkigu zenbaitzuk caldoaren onurez hitzegiten, zein handi egiten gaituen esaten, eta zokoratuz gero azak jaten amaituko dugula esaten. Ba zer esango dizuet, arraroa izaten jarraituko dudala baina nik azak nahiago ditudala caldoa baino.

Ez dakit ni bezain arraroak zenbat zareten, baina ziur ez naizela bakarra. Eta ez dakit zer egin dezakegun hau guztia aldatzeko, baina nire bihotza gero eta eta ahulago dago, eta ez dakit zenbat caldo gehiago jasan dezakedan. Bitartean, orain arte bezela, “Hay Caldo” irakurtzen dudan bakoitzean, Hertzainaken azken kontzertuak gogoratu eta “Salda Badago” abestuz aurrera egiten jarraitu beharko dut. Mila esker, Josu, Gari eta Txanpi! Salda badau!!

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu