Miren Amuriza berriztarra Gernikako Euskal Herria Museora bertaratuko da ostegunean bere eleberria aurkezteko: ‘Basa’
EMAKUMEOK MUGAn
Euskal Herria Museoak ‘Ondarea eta literatura’ ekintzari ekingo dio. Miren Amuriza Plaza bertsolari berriztarra izango dute museoan Basa bere lehen eleberriari buruz hitz egiteko. «Liburu horretan euskal landetako bizitza tradizionala eta garai berrien arteko talka ikusiko ditugu, besteak beste», azpimarratu dute.
Data, ostegunean izango da eta 17.30etik aurrera dohainik. Hori bai, zure plaza erreserbatu edota informazio gehiago eskatzeko idatzi euskalherriamuseoa@bizkaia.eus helbidera edo deitu 946 255 451 telefonora.
Euskal Herria Museoa
Euskal Herria Museoak 1733.urtean eraikitako Alegria jauregi barrokoan du egoitza. 1982. urtean eskuratu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak orubea eta, Euskal Herriaren esanahi historiko, politiko eta kulturala ulertzen lagunduko zuen espacio bat sortzeko asmoz, eraikina zaharberritu eta Museo bihurtzeko lanak gauzatu zituen.
Museoa lau solairutan dago egituratuta: beheko solairuan, Euskal Herriko bizimodua baldintzatzen duen ingurune fisikoa ezagutarazten da; lehenengoan, bilakaera historikoa eta egungo egitura politikoa eragin zuten gertakariak aurkezten dira; bigarrenean berriz, kirola, sinesmenak, dantzak, musika, gastronomia eta hizkuntza bezalako adierazpen kulturalak dira aztergai. Azkenenengo solairua, ganbara, aldibaterako erakusketetara zuzendutako espazioa da.