‘Kafezaleak’ taldeak irabazi zuen Durangoko Berbaro elkartearen IV. Hirukoa Gala
Berbaro
Barikuan jokatu zen Hirukoa Gala lehiaketaren laugarren edizioa. Berbaro Elkarteak antolatutako lehiaketan 18 hirukotek hartu zuten parte aurten, eta giro bikaina egon zen Plateruenan, bi aurkezle paregabek gidatuta.
Kultura, musika, geografia, Durangaldea, pertsona famatuak… hainbat gairi buruzko galderak erantzun behar izan zituzten parte-hartzaileek, eta baita paperezko hegazkina jaurtitzeko proba berezi bat egin ere. Hiru talde heldu ziren finalera, eta «Kafezaleak» hirukotea izan zen puntu gehien batu zituena eta Errigorako otzara etxera eraman zuena.