Osteguna,
2024ko Azaroak21

MugaKultura

loader-image
Durango
12:56 am,
temperature icon 11°C
Humidity 95 %
Ráfagas de viento: 63 Km/h

Historian ezkutuan gelditu dena

Garazi Arrizabalaga

· Durangoko Museoko arduraduna

Dagoeneko denontzako da ezaguna, emakumeek historian zehar egindako ekarpenak ezkutuan geratu direla. Hauei argia ematen saiatzen dira batzuk, horrelako ikerketak gaur egun pil-pilean daude, eta oraindik asko dago egiteke. Emakumeen kasua ezaguna da, baina badira beste kasu batzuk ere bai. Izan ere, ikasi dugun Historia gizon zuriarena da. Beste kultura batzuk ez ditugu ezagutzen eta hori gutxi balitz, ez ditugu ahots guztiak entzuten. Izan ere, Historia ez da zientzia zehatz bat, eta idazlearen ikuspuntua ez da objektiboa izaten.

Historia idazten duen historialariaren ideologiak erabakiko du zer norabide duten gertakizunek. Hori dela eta, tamalez, ez dugu benetako historia, edo behintzat osoa ezagutzen.

Atzo bertan, nire izekok, Palmira Julia Telloren biagrafia ikertzen aritu zen. Benetan emakume interesgarria (Wikipediako orrialdea du eta bertatik pasatzea gomendatzen dizuet). Espainiar errepublikaren aldeko propagandista eta milizianoa izan zen. Alderdi komunistako militantea, mitinak herriz-herri eginez milizietan parte-hartzeko gazteak animatzen zituen. “Las trece rosas”eko emakumeekin harreman estu izan zuen. Esan bezala pertsonai oso interesgarria. Baina ez hori bakarrik, bere biografian esaten duenez, bere lehenengo senarra frentean hil eta gero, berriz ezkondu zen Ciriaco Párragarekin. Eta hau nor izan zen? Beste pertsona interesgarri bat.

Ciriaco Torrelavega (Cantabrian) jaio zen. Txikitatik izan zuen artearekiko zaletasuna eta 1920an, 17 urterekin, Madrilera joan arte-ikasketak burutzera. 1923an Bilbora joan zen bizitzera eta bertako artistekin harreman estua izan zuen. Ondoren Parisa joan zen arte-ikasketekin jarraitzeko. Gerra piztu aurretik Bilbora bueltatu zen. Gerra hasi zenean, milizietan parte hartu zuen eta gerra garaian Gazteria Sozialista Bateratuko kartelak egiteari ekin zion. 1937an kartzeleratua izan zen eta gerra amaitzean kaleratu zuten Valentzian. Hurrengo urteak Zaragozan eman zituen eta bertan pintatzeari ekin zion, batez ere erretratuak eta paisaiak. Zaragozan zegoela ezagutu zuen Palmira, orduan Amaya Tello bezala ezagututa. Bikotea Bilbora joan zen bizitzera. Garai horretakoa da Palmirari egin zion erretratua “Perdimos la guerra” izenburuarekin. Emakumearen begiradan, tristura islatzen da eta bere altxotan, gutun batzuk ditu, tximurtuak.

Bi pertsona interesgarri eta funtsezkoak esatera ausartuko nintzateke. Beraien ideologiagatik ezagunak izan ez direnak. Bada garaia historian “garbitasun” bat egiteko eta hainbat ikuspuntu deberdinetatik begiratzeko. Osoa eta benetazkoa ez bada ere, ahalik eta parekideena izateko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu