Asteazkena,
2024ko Maiatzak15

MugaKultura

loader-image
Durango
4:09 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 83 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

June Baonza Pagaldai sarituak erakusketa inauguratuko du Durangoko Museoan ostiralean

June Baonza Pagaldaik, Durango Sor(tzaileen)Leku beken irabazleak, erakusketa inauguratuko du Durangoko Arte eta Historia Museoan azaroaren 4an, ostirala, 18:30ean.

June Baonza Pagaldai. © ITZIAR BASTARRIKA

Pribatutasunean gorde izan dena, herriko plazara ateratzea bezala ulertu behar da amatasunaren politizazioa. Zenbat bete gabeko espektatiba jaurtitzen dira emakumeen bizkar gainera? Non biltzen dira hautu hau jarraitzen ez dutenen bizi esperientziak? Zer da alaba izatea? 6 bizi esperientzia, 6 hautu.

© June Baonza Pagaldai.

© June Baonza Pagaldai.

Asunak. Ama ta asunak. Proiektu honek erresumin horiei guztiei heldu nahi die. Adierazteko behar duten arnasgunea eskaini, azaleratu eta loratu daitezen. Gozamenari eta minari, duintasun berarekin tokia eskaini, bizigarriagoak izango diren espazioak sortzeko.

© June Baonza Pagaldai.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu