Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
2:49 am,
temperature icon 8°C
Humidity 82 %
Ráfagas de viento: 26 Km/h

ANTTON URIARTEK SAN TROKAZ JAIETAKO KARTEL LEHIAKETA IRABAZI DU | “Umetatik inpresionatu izan naute Gerbasen noraezeko bidaia zoro horrek”

Izaskun Ellakuriaga Mugalari 6

Izaskun Ellakuriaga

Errebonbillo jantzita urriko lehen domekan edota gitarrarekin eszenatoki gainean bakarrik zein Gorantza Erori bere taldearekin ikusi izan duzue inoiz Antton Uriarte. Elorrioko arkitekto honek aurtengo San Trokaz jaiei irudia egin die. Berak irabazi du Abadiñoko jaietako kartel lehiaketa.

Antton 1

Antton Uriarte. | ARGAZKIA | Mugalari

Lehenengoz parte hartu duzu kartel lehiaketa baten?

Bigarrena izan da aurtengoa. Azken udaberri biak sormen lan-karga handi barik izan ditut eta kartelen kontua ihes egiteko moduan hartu dut.

Beste herriren baten ere saiatu zara?

Bai, inguruetako herrietan ere aurkeztu dut zerbait. Dena dela, saiatzen barik zerbait proposatzen ikusten dut nire burua. Nire gustoko kartel bat egitea da nire helburua, kartel irabazle baten bila joatea baino. Eta biak bat egin ezkero, ba, ederto!

Lehenengoz irabazi duzu kartel lehiaketaren bat?

Bai, lehenengoz.

Ze bestelakorik badakit inoiz irabazi duzula, ezta?

Musika kontuez baldin bada galdera..orain dela  10 urte Plateruenan egin zen maketa lehiaketa baten irabazi zuen gure taldeak. Baina gainontzean ez dot ezer asko irabazi lagun arteko “patxangaren” bat salbu.

20150414_san_trokaz

Kartela. | IRUDIA | Antton Uriarte

Aurkeztu duzun kartelarekin zer erakutsi gura izan duzu?

Batetik, San Trokazek berezko dituzten elementuak islatu nahi izan ditut, Abadiño erakusten duen inguru baten. Saiatu naiz Gerbasek berak daukan identitate horri gauzak lapurtu eta bestelakoak gehitzen; berezko identitate tradizional hori desfiguratu eta difuminatzen. Esan behar dut irudiko aurpegiak berak, lagun ilustratzaile baten marrazki baten daukala oinarri.

Zure arkitektura ikasketek balio izan dizute?

Zeharka bada ere…uste dut guztiak daukala eragina sormenean, izan margotzen, idazten, proiektatzen…

Antton Plateruena 2011 Iban Gorriti 2

Gorantz erori. | ARGAZKIA | Iban Gorriti

Musikak ere lekua izan du kartelean. Bazabiltza zerbait berria prestatzen?

Prisa barik eta astiro-astiro gabiz kantu eta asmo berriekin. Ez dugu sentitzen presiorik derrepentean edozer egin behar izateko. Beraz, gorputza zer eskatu, hori jarraitzen dugu.

Taldean, Gorantz Eroriko kideekin, ala bakarka izango da proiektu berria?  

Bi kontu ezberdin eta paralelo direnez, badaude gauza batzuk taldean lekua dutenak eta beste batzuk bakarkako testuinguru horretan kokatzen direnak. Hortaz bieri eusteko asmoarekin nabil, posible den artean.

San Trokazak zelan bizi ditu elorriar batek? 

Hazi Elorrion izan naizen arren… jaio Abadiñon bertan egin nintzen, eta bada harrotzeko motibo. Umetatik inpresionatu izan naute Gerbasen noraezeko bidaia zoro horrek. Bestela ere badaukat ohitura hurreratzeko; girora, kontzertuetara, plazara zein probalekukoetara.

 

San Trokazak

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , , , ,

Bilatu