Asteazkena,
2024ko Azaroak27

MugaKultura

loader-image
Durango
5:05 am,
temperature icon 7°C
Humidity 91 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

2021ean loratua

Amaia Lejarreta

· Durangoko artista bat da

Ilustrazio hau 2021ean Durangon jaiotako haurrentzat sortua da. Hauei mundu honetara ongi etorria emateko zapi zuri baten jartzeko, opari bezela. Irudi honen hasiera puntua bizitzaren sorrera da. Hasierako obulua SORRERA, barruko forma organikoak BIZITZA eta lora forma JAIOTZA nabarmentzen dira marrazkian.

Aukeratutako koloreak naturan dauden elementuen energian oinarrituta daude; urdina URA, berdea AMALURRA, laranja SUA, zuria HAIZEA, horia AITA/EGUZKIA eta azkenik arrosa BIHOTZA/ARIMA/ETER-A. Forma organikoak dira, abstraktuak, norberan
begiradan marrazki hau barneratzeko aukera emanez.

Bizitzaren misterioa beti izan dut bidelagun bai bizitzan, baita nire lan artistikoetan ere. Horregaitik intuizioa izan da lan honen norabide printzipala. Behin “ezjakintasunean”murgilduta, barnean dudan informazio hori atera dut eta gero erraminta desberdinekin sinbolismo horiei esanahia eman diet.

Tarot- eko zenbaki, karta eta adierazpenak erabili ditut aurreko informazioari hitzak eta esanahiak jartzeko, nolabait Dena osotasunean ulertzeko. Barruko 19 petaloak tarot-eko 19.karta/Eguzkia sinbolizatzen dute. Energiarik boteretsuenetarikoa denen artean. Alaitasuna, norberan konfidantza eta bizitzan arrakasta irudikatzen dute.

Kanpoko 8 petaloak aldiz, jaiotza, heriotza eta birjaiotza. Hau da, bizitzan guk geuk daukagula boterea edozer egiteko eta erabakitzeko gogorarazteko. Gainera, ekintzaguzti hauek bueltako norabidea dutela ere esan nahi du, onerako edo txarrerako, Karma hitza hain zuzen ere.
Nire bizitzan bai artelanetan kasualitateak ez dira existitzen. Zenbat eta esnatuago egon gero eta konszienteago garela uste dut. Bizitzak une oro seinaleak jartzen dizkigu bidean eta ekintza guztiak dute beraien zer esanahia.

Dudarik gabe, lan honeri esker sentimendu eta oroitzapenak eraldatzeko aukera izan dut. Jaio ez ziren guztieri ere bere lekua emateko. Beraientzako opari hori bueltan etorri da eta.

Azken finean energia gara, etengabe loratzen ari garen lore sorta ederra.

ONGI ETORRI 2021 ean loratu zareten guztieri.

Ane Abanzabalegi, Julián Ríos, Ima Garrastatxu eta Jorge Varela.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu