Larunbata,
2025ko Otsailak01

MugaKultura

loader-image
Durango
5:58 am,
temperature icon 7°C
Humidity 90 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Durangoko Udala, herriko euskaltegiak eta Hizkuntza Eskola Ofiziala, danak batera euskararen alde

Durangoko Udal Euskaltegiak, AEK-k eta Hizkuntza Eskola Ofizialak eskaintzen dituzten aukera ezberdinetako bat aukeratu eta durangarrak euskara ikastera animatu dituzte euskaltegietako, Hizkuntza Eskola Ofizialeko eta Durangoko Udaleko ordezkariek. Horretarako, 2022-2023 ikasturte berrirako euskara ikasteko dituzten aukera ezberdinak ezagutarazi nahi izan dituzte euskaltegiek.

“Euskaraz bizitzera edo euskarazko ezagutza maila ezberdinak izatera gonbidatu nahi ditugu durangarrak, ahalik eta Durango euskaldunena izateko  helburuarekin”, adierazi dute Neskutz Rodriguez eta Juanan Bueno zinegotziek.

UDAL EUSKALTEGIA

Udal Euskaltegiari dagokionez, matrikula epea irail osoan izango da zabalik. Astean sei, bost eta lau orduko edota autoikasketarako moduluak eskainiko dira. Gainera, modulu guztietan eskaintza aurrez aurrekoa bada ere, online egiteko aukera ere badago.

Bestalde, helburu ezberdinetarako ikastaroak ere eskaintzen dira: gurasoak, jubilatuak, mintzamena lantzeko taldeak, eta abar. Gainera, A1 eta A2 agiriak Udal Euskaltegian lortzeko aukera dago, eta B1, B2 edota C1 agiriak lortzeko ikastaroak eskaintzen dira. Neguko ikastaroak urritik ekainera arte luzatzen dira, eta udakoak, berriz, uztailean eta irailean.

Bukatzeko, euskara praktikatu eta euskaraz bizitzeko aukera ematen duen Berbalagun sarean atxikita dago Udal Euskaltegia.

Udal euskaltegiak web orri berrian du informazio gehiago; www.durangoeuskaltegia.net

AEK

AEK-ko matrikulazio epea irailean zehar irekita egongo da. Euskaltegiko bulegoa astelehenetik ostegunera martxan dago (9:30-13:00 eta 16:30-19:00). Ostiral goizetan ere badago informazioa jaso edo matrikula egiteko tartea.

Maila guztietarako (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2rako) aurrez aurreko ikastaroak eskaintzen dira goizez zein arratsaldez, astean bi egunetan, egun bakoitzeko hiru orduz. A1, A2 eta B1 mailetako ikastaroetarako eskaintza berria ere bada: astean hiru egunetan, 3 orduko bi saio eta ordu eta erdiko bat.

Gainera, etxetik euskara ikasteko autoikaskuntza metodoa eskaintzen du AEKk. Horrez gain, euskaraz hobeto eta erosoago hitz egiteko mintzamen ikastaroak eskaintzen dira. Berbalagun dinamikan eta ekintzetan parte hartzeko aukera ere bada.

Ikastaro gehienak urrian hasi eta ekainean bukatzen dira. Udan ere badira azterketak prestatzeko ikastaro trinkoak.

HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALA

Hizkuntza Eskola Ofizialeko (HEO) matrikulazio epea irailaren 1etik 30era dago irekita eta, handik aurrera, plazak bete arte urtarrilaren 31ra arte. A1, A2, B1, B2 (B2.1- B2.2) eta C1 mailetako eskolak eskaintzen dira eta maila horietako titulu ofiziala lortzeko aukera egongo da, eta matrikula online egin beharko da hurrengo loturan: https://eoidurangoheo.hezkuntza.net.

Eskolan ikasten ari diren ikasleek bi deialdi izango dituzte titulua lortzeko, bata maiatza/ekainean eta bestea irailean. Ikasturte osoaren prezioa 72,36 eurokoa da, azterketa bi deialdiak barne. Eskolak irailaren 26an hasiko dira, eta modalitate ezberdinak daude: presentziala (astean birritan eskolara joanda) eta erdipresentziala (eskolara astean behin joanda).

Ikasleei Berbalagunen parte hartzeko aukera ematen zaie. Amaitzeko, titulua lortzeko, deialdi irekia ere eskaintzen da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu