Musikairek agur esango du bihar asteburu honetan ‘De Neanderthal a Sapiens’ multimedia ikuskizunarekin
Musikairek amaiera emango dio musika, antzerkia, umorea eta dantza protagonista izan diren uztailari. Guztira 14 emanaldi izan dira, jende guztiari zuzendutako kultur programazioaren barruan, eta uztailaren 30ean, larunbatean, 22:30ean, udako jaialdiak datorren urtera arte agur esango dio 2022ko edizioari, plazan izango den “De Neanderthal a Sapiens” ikuskizunarekin.
Neandertal lanak Elorrion eman zituen bere lehen urratsak, bere lehen emanaldia 2019an bertan ospatu baitzen. Oraingoan osagai berriekin itzuliko da gizakiaren epopeiaren trilogiarekin jarraituz. Dantzaz, zirkoz, bideomaping-ez eta zuzeneko musikaz osatutako multimedia ikuskizuna, non garrantzi berezia hodien organoak izango duen.