Ostirala,
2024ko Azaroak22

MugaKultura

loader-image
Durango
2:21 am,
temperature icon 11°C
Humidity 91 %
Ráfagas de viento: 59 Km/h

Ihurrieta – Iurreta (1072 – 2022)

Jon Irazabal Agirre

Datorren abuztuaren 26an beteko dira 950 urte Iurreta lehenaldiz aipatzen dela dokumentu batean. 1072ko abuztuaren 26an, astelehena, Santxo IV. Nafarroako erregeak, Durangerriko kondea eta Bizkaiko Jauna den Iñigo Lopez “Ezkerra“ eta Toda Fortunez Ortiz de Aulestia bere emaztearen oniritziarekin Kogollako San Millan monastegiari oparitzen diote Iurretako San Martin monastegia. Historiagileek diotenez, gaur egun Amatzako San Martin baselizaren aurreko eraikuntza izango zen aipatutako monastegia.

Bitxikeria bezala ikusi ahal dugu donazio dokumentu hartan Iurreta izena, Ihurrieta eta Ihurrueta gisa idatzi zutela. 3 urte beranduago Abadiñoko abadeek eta San Millaneko monastegiak, Arandiako lurrak direla eta izandako liskarretan Hurrieta izena erabiltzen dute Iurreta idazterakoan.

1972an, 900. urteurrenean, urtemuga hau baselizaren elizpean kokatzen den plakak gogoratzen digun bezala, Real Sociedad Bascongada de Amigos del País elkarteak gogora ekarri zuen.

50 urte beranduago herritar talde batek interesgarria ikusi dugu gertakizun historiko hau gogoratzea eta efemeride honen inguruan zenbait ekitaldi antolatzeko elkartu gara. Momentu honetan prestatzen ari garen ekitaldiak abuztuaren 25etik irailaren 7ra bitartean burutuko dira. Egitaraua aurrera eramateko, herriko udalaren laguntza du baina bultzatzaileek, beste erakunde batzuen gain herriko talde, industria eta merkataritzaren laguntza izatea espero dugu.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu