Ostirala,
2024ko Abenduak27

MugaKultura

loader-image
Durango
8:03 am,
temperature icon 11°C
Humidity 92 %
Ráfagas de viento: 14 Km/h

Aiko taldeak internauten esku jarri du ‘Fasio’ soinujolearen omenez argitaratutako disko-liburu bat

Mugalari

Bonifazio Arandia Uriarte ‘Fasio’ (1909-1987) dugu joan den mendean Arratian jaiotako musikari herrikoirik ezagunenetakoa, eta hemendik aurrera, eskusoinuaren eta euskal musika trafizionalaren zaleek sakonago ezagutu ahal izango dute artista honen bizitza eta lana, Aiko Taldearen webguneari esker Aiko Taldea (www.aikotaldea.eus).

Musikari eta dantza-maisuez osatutako kultur elkarteak Interneten esekin du ‘Fasioren Mendea’, Igorreko soinulariaren mendeurrenarekin bat eginez –Igorreko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz– 2009an argitaratu zen lan sakona. Honen kariaz, AikoTaldeak eta UPV/EHUk “Dantzan Fasiogaz” izenburuko ikastaroa eskainiko dute maiatzaren 9an, Bizkaia Aretoan (Bilbo), trikitilariei, panderojoleei eta gure dantza-errepertorioa jotzen ikasi eta musikari eta dantzarien arteko harremanetan sakondu nahi duten guztiei zuzendutakoa.

FASIO ARANTZAZUN 2

Fasio Arantzazun.

Internet eseki den ‘Fasioren mendea’ izenburuko lan hau disko-liburu formatuan argitaratu zen, testuak, argazkiak, audioko CD bat, partiturak eta hainbat filmaketa zituen DVD bat bilduz, eta Bonifazio Arandiaren bizitzari eta lanari egindako errepasorik osotuena bihurtu zen. Material horrek ezin hobeto islatzen ditu Fasioren bizitzaren eta musika-ibilbidearen nondik norakoak. Baina aldi berean, sakonean aztertzen ditu eskusoinuaren eta euskal musika tradizionalaren arteko harremanak, baita Arratia Aranaren berezko ezaugarri kultural eta musikalak ere, hainbat hamarkadatan bertako musika-jotzailerik ezagunenetakoa izan zenaren bitartez.
“Fasioren Mendea” argitaratzearen helburua, herri kulturaren alderdi bat, eskusoinuaren eta euskal musika tradizionalaren arteko harremanei dagokiena, ahalik eta jenderik gehienari ezagutaraztea da. Instrumentuaren azterketa orokorretik abiatuta, lanak pertsonaia partikular baten ibilbideari erreparatzen dio, dagokion garaian, lekuan eta kultur ingurunean kokatuz.

AIKO_FASIOREN_MENDEA

Diskoa.

| Argitaratu gabeko irudiak | Orain, AikoTaldearen www.aikotalea.eus <http://www.aikotalea.eus/> webgunearen bitartez, material hori guztia errepasa eta eskura daiteke, testuak eta partiturak pdf formatuan eta doan deskargatzeko eta ikusetzunezko materiala entzun eta ikusteko aukerarekin. Webgunearen “Diskografia” atalean kontsulta daitekeen disko-liburu honetan, Jon Iturbek Fasiori 1985ean –hil baino bi urte lehenago– egin zion grabazioa ere entzun daiteke, ‘Fasioren Mendea’ argitaratu zenerako ezezaguna zena. Bildutako doinu guztiak partitura eta guzti argitaratu dira, Adolfo Jainagak transkribatuta.

Material bideografikoari dagokionez, Igorreko musikariak bere bizitzaren amaieran, 1982an eta 1986an egindako bi ekitalditan interpretatu zituen 29 doinu bildu dira. Atal honen osagarri gisa, 1988ko azaroan, Fasio hil eta urtebete geroago, jaioterrian egin zioten omenaldiaren irudiak sartu dira.
Liburuak 81 orrialde ditu eta lanaren protagonistaren hainbat irudiz hornituta dago, bizitzan erabili zituen zenbait musika tresna ere biltzen dituelarik. Testuak Aingeru Berguicesek idatzi eta Arantza Etxebarriak euskaratu ditu, Igorreko alkatearen hitzaurre batez.

| ‘Dantzan Fasiogaz’ ikastaroa | Igorreko musikariari buruzko lan monografiko hau internauten esku uzteaz gain, Aiko Taldeak beste omenaldi bat egin nahi izan dio arratiarrari, UPV/EHUk Abandoibarran (Bilbo) duen Bizkaia Aretoan maiatzaren 9an, larunbatez, antolatuko duen “Dantzan Fasiogaz” ikastaroaren bitartez. Ekimena trikitilariei, panderojoleei eta gure dantzen konplexutasun erritmikoa musika-hizkuntzara itzuli nahian dabiltzan gainontzeko musikariei zuzenduta dago nagusiki, dantzarako jotzen irakasteko asmoz.

Honela, ikastaroak musika eta dantzaren arteko harremana aztertuko du erritmoaren ikuspegitik, pasodoblea, balsa, txostisa, polka, boleroa, mazurka, foxa, tangoa eta habanera bezalako dantza herrikoi klasikoei errepasoa eginez. Horrez gain, trikitixaz eta panderoaz alaitutako dantzaldiei buruzko atal berezi bat eskainiko da, jota, fandangoa, arin-arina eta porrusaldaren protagonismoa aldarrikatuz.

Ekimena UPV/EHUren Bizkaiko Campuseko kultur-sareak eratutako Kulturbasque izeneko topaketa eta jarduera programazioaren barruan antolatu da.

Nori zuzendua: trikitilari, panderujole eta dantzak jotzen ikasi nahi duen edozein musikari.
Zer behar den: dantzan eroso egiteko oinetako eta janzkera, eta ahal duenak panderoa.
Noiz: Maiatzaren 9an, larunbata, 17:00-20:00
Non: UPV/EHUk Bilbon duen Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Iberdrola dorrearen aldamenean).
Izena emateko: 20 euro sartu ikaslearen izen abizenak jarriz Kutxabanken honako kontu zenbakian:
2095 0233 10 9111124099

Aiko Taldea

(www.aikotaldea.eus) musika eta dantza maisuez osatutako kultur kolektiboa da, duela zenbait urtez geroztik musika eta dantza tradizionalaren ondare zabala zabaltzen eta erromerien izaera herrikoia berreskuratzen diharduena, dantzarako esparru berriak sortuz eta eginkizun horretara gero eta jende gehiago bilduz. Bere bokazioa “musika eta dantza era natural, lasai eta dibertigarrian egitea” da, grina hori ahalik eta jende gehienarengana helaraziz.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu