Iturri kultur etxeak Elorrioko eskulangile taldeko kideen lanak erakusten ditu
Iturri kultur etxeak Elorrioko eskulangile taldeko kideek egindako lanak hartuko ditu ekainean zehar.
Elorrioko Udalaren laguntzarekin, ikasturtean zehar sortzen joan diren margolanak eta eskulanak dira, eta orain, uztailaren 1era arte, Iturri Kultur Etxearen irekiera ordutegiaren barruan doan bisitatu ahal izango den erakusketan aurkezten dituzte.