Berriz txistulari bila dabil jaietako ‘Dantzari dantza’ saioetarako
· Udalak deialdia luzatu du ekainaren 7rako
2022ko San Pedro eta Santa Isabel jaietarako Dantzari dantza saioetarako txistulariak behar dituela iragarri du Berrizko Udalak. Horretarako, txistulari deialdia zabaldu du ekainaren 7an burutuko dena.
Arratsaldeko 20:30ean izango da Berrizko Kultur Etxean.