Joseba Sarrionandia iurretarrak euskaltzain urgazlearen diploma jaso du, Akademiak izendatu eta 30 urtera
Testua eta argazkiak: Euskaltzaindia
Iurretako idazlea Euskaltzaindiaren egoitzan izan da gaur, eta Andres Urrutia euskaltzainburuaren eskutik jaso du diploma. Egoitzako bilkuren aretoa bisitatu ostean, liburu-sorta bat oparitu dio Urrutiak. Harrera, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Adolfo Arejita idazkariak eta Erramun Osa idazkariordeak egin diote Akademian.

Argazkia: Euskaltzaindia.
Euskaltzaindiak 1991ko urtarrilaren 31n izendatu zuen urgazle Sarrionandia, eta orain arte ez du diploma jasotzeko modurik izan.

Argazkia: Euskaltzaindia.
Astelehenean, Euskaltzaindiaren egoitzara bueltatuko da idazlea: Bilbo Zaharrak antolatutako Forum–ean parte hartuko du, Pilar Kaltzada eta Aingeru Epaltzarekin batera (19etan).

Argazkia: Euskaltzaindia.