Euskal Herrian Euskarazek ‘Ba kar kar hizketak’ kultur-ekintza antolatu du datorren ostiralerako San Agustinen
Durangoko Euskal Herrian Euskarazek ‘Ba kar kar hizketak’ ekintza antolatu du datorren ostiralerako San Agustin Kultur Gunean 21.30ean. Urtengoa bigarren edizioa izango da iazko arrakastaren ondoren. Bertan Durangaldeko umoregile taldetxo batek parte hartuko du eta bakarrizketez gain bideo labur batzuk ere ikusteko aukera edukiko dute bertaratutakoek.
«Gogoratu behar da iazko saioa pandemia bete betean burutu genuela, etxeratzeko aginduarekin, aforoen mugekin, maskarilaren derrigortasunarekin… aurtengoak oraindik ere gustorago barre eta irri egiteko aukera paregabea eskeiniko digu eta elkar hobeto ikusi eta agurtzekoa ere. Itzel izango da!», adierazi dute.
Sarrerak salgai daude Arte eta Historia museoan eta erabilera anitzetarako kutxazainetan, honek online aukera ere badauka.