Larunbata,
2025ko Otsailak22

MugaKultura

loader-image
Durango
10:46 am,
temperature icon 11°C
Humidity 70 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

Zaldibarko V. Mendi jardunaldiak bihar hasiko dira

Martxoaren 17tik maiatzaren 5era Zaldibarko Mendi Jardunaldien seigarren edizioa ospatuko da eta bertan mendi inguruko pelikula, musika eta dantzaz gozatu ahal izango da. Horrela, Zaldibar joan den urtarrilean Ataunen hasitako Mendi Film Nazioarteko Jaialdiko filmik onenen zirkuitu ibiltariaren parte da berriz ere.

‘Mendiak 1976’ filma.

Martxoaren 17an eta 24an Zaldibarrek BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdian saritutako filmak eskainiko ditu 18:30etatik aurrera liburutegi zaharrean. 17an, «Mendiak-1976», eta martxoaren 24an, «Amagana», «Fire in the Fingers» eta «The Traverse» ikusteko aukera egongo da.

Harria herria

Bestalde, martxoaren 28an, Bihotz Gorosperen kontzertua izango da 18:30ean Liburutegian, eta maiatzaren 5ean, 20:30ean, Olazar pilotalekuan, ‘Harria Herria’ dantza bertikalaren ikuskizuna. Harrobi Dantza Bertikala taldearen ikuskizun honek Oreka TX txalapartarien musika du, harrietatik jaio eta dantzariak hormetan dantzan jartzen dituena. Emakumearen irudia ardatz duen obra honek, emakumeak egungo gizartean duen protagonismoa aldarrikatzen du.

Sarrera doakoa izango da, baina aldez aurretik jaso beharko da Liburutegi zaharrean.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu