Osteguna,
2025ko Otsailak13

MugaKultura

loader-image
Durango
9:00 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 9 Km/h

120 umek hartu dute parte Abadiñoko Udalak euskara indartzeko antolatu duen eskola programan 

Abadiñoko Udalak pausoak ematen jarraitzen du herrian euskararen normalizazioaren eta sustapenaren aldeko bere konpromisoan. Zelaietako eta Matienako eskola publikoekin lankidetzan, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta antolatu duen euskara indartzeko programa maiatza arte egongo da indarrean. 

Errefortzu Saioak programaren helburua eskolako umeen euskara-maila hobetzen laguntzea da, eskola-orduetatik kanpo eta modu ludikoan, eta, gainera, ikasleen arteko harremanak berdintasunez eta modu inklusiboan sustatzea. Ikastetxeek eurek identifikatu eta bideratzen dituzte programaren onuradun izan daitezkeenak, haien zailtasunak, euskara-maila eta familia-ingurunea kontuan hartuta, besteak beste.

Astean hiru aldiz

Saioak astean hiru aldiz egiten dira; astelehen, astearte eta asteazkenetan, Pinu plazako lokalean eta Zelaietako Probalekuan. Bi leku horietan ordubeteko bi saio ematen dira, lehenengoa 17:00etatik 18:00etara eta bigarrena 18:00etatik 19:00etara.

Errefortzu Saioak programak 120 ume ditu izena emanda une honetan, taldeka banatuta bakoitzaren ikasturtearen arabera. Programa horren bidez, Udalak euskararen normalizazioa bultzatu gura du eta hizkuntz arrazoien ondoriozko bereizketa saihestu, euskara inklusio-tresna bihurtuz.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu