Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
4:00 am,
temperature icon 9°C
Humidity 82 %
Ráfagas de viento: 26 Km/h

Udal Hauteskundeak 2015 | Orlan Isoird da Berrizko EAJren alkategaia

Mugalari

Berrizko EAJk, Roland Isoird (Orlan), buru duen zerrenda aurkezten du, maiatzean izango diren Udal Hauteskundeetarako.

_MG_8338

EAJk bidalitako testua:

Erronka honen aurrean, Orlan-en esanetan “indar berriturik eta iluzioz beterik aurkezten dute euren burua.  Gaitasun handiko taldea osatu dugu, hurbiltasunetik herritarritarren alde eta herritarrekin batera lan egiteko, etorkizuneko Berriz guztion artean eraikitzeko. Hori izango da gure konpromezua, herritarrekin batera gure herria ‘hazi arazten’ jarraitzea”.

| Hauteskunde programa lau ardatz nagusitan oinarrituko da |

Berriz sozio-ekonomikoki indartzea, formakuntza bultzatuz, enplegua sortuz, herriko merkataritza eta ostalaritza sustatuz, gure baserritarrak lagunduz, herriko ekoizpena promozionatuz, sektore industriala lagunduz,  gizarte kohesio handiagoa eta berdintasuna bilatuz eta gaur egun ditugun gizarte-zerbitzuak mantenduz eta hobetuz.

Berriz biziago eta aktiboagoa egin, kirol eta kultur jarduera gehiagorekin, gizarte-sare biziago batekin, ume, gazte, heldu eta adiñekoentzat kultur, gizarte eta kirol aukera gehiagorekin, eta gure kale zein auzoetan euskeraren presentzia haundiago batekin.

Berriz jasangarriago baten alde egin, Hiri Antolamenduko Plan Orokor berria bultzatuz, irisgarritasuna eta  mugikortasuna hobetuz, alokairu soziala bultzatuz, eraginkorrago izan daiteken hondakinen kudeaketa berri bat diseinatuz, hirigune eta auzoen arteko oreka baten alde lan eginez (6 auzo, herri bat)

Herritarren partaidetza eta gardentasuna lantzen jarraitu. Gobernantza on baterako giltzak.

Hauek dira Udal Hauteskundeetarako aurkeztuko ditugun proposamen zehatzak oinarrituko dituzten ardatzak. Programa herritarren ekarpenei esker landu da. Guztira 100 proposamen baino gehiago batu eta gehitu dira, martxoan etxeetan banandutako inkestari esker. Herritarren partaidetzarekin, herriak behar dituen benetazko proposamenak biltzen direlako. Guztiok gure herria “hazi arazteko” ideiak ditugulako.

Eta Berriz “hazi arazi” nahi dugulako, partaidetza, hurbiltasuna, eta entzute aktiboa oinarri, hautegai-zerrenda hau aurkezten dugu:

  1. Roland (Orlan) Isoird Refoyo
  2. Miguel Angel Aguado Villazán
  3. Begoña Madariaga Orbe
  4. Alejandro Perez de San Roman Miño
  5. Miren Lorea Rementeria Totorika
  6. Aitzol Gerenabarrena Amantegi
  7. Ainhoa Larrañaga Iturriagagoitia
  8. Rosa Mari Ostogain Etxeberria
  9. Ohiane Ortuzar Abendibar
  10. Aitor Agirre Alba
  11. Pedro Juan Eizagirre Iriondo
  12. Jon Josu Aiarzaguena Antxustegi
  13. Maria Begoña Navarro Bragado
  14. Rafael Albizuri Lazpita

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu