Asteartea,
2024ko Apirilak30

MugaKultura

loader-image
Durango
5:30 am,
temperature icon 7°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Triki Piu Pandeko kideek Amorebietako kaleak girotuko dituzte larunbata arratsaldetan

Amorebieta-Etxanoko kaleetan euskal musika doinuak izango dira nagusi asteburuetan. Urtarrilaren 29tik aurrera ekimen berria izango da martxan: Triki Piu Pand taldeko kideek kale buelta egingo dute larunbata arratsaldeetan. Trikitilariak 19:00etatik 21:00etara ibiliko dira kalejiran eta lau ibilbide ezberdin egingo dituzte herrian zehar, hurrenez hurren, bat larunbata bakoitzean: 

  1. Ixer-Luis Urrengoetxea-Kalbario plaza
  2. Sabino Arana-Zezilia Gallartzagoitia-Andra Mari-Gernika plazak
  3. Herriko plaza-Konbenio plaza-San Juan kalea- Arraibi plaza
  4. Zelaieta parkea-Abasolo apezpiku kalea-Gudari kalea-Ogenbarrena.

Ekimena ekainaren 18ra bitartean izango da martxan eta udako atsedenaldiaren ostean, irailean izango da bueltan.

Euskal musikaren eta instrumentuen presentzia

Amorebieta-Etxanoko udalaren helburua da, herriko kaleak alaitzea eta Udazken txistulariak elkarteko kideek igande goizetan egiten duten kale buletari segida ematea, asteburuetako programazioa indartuz. Era berean, euskal musikaren eta instrumentuen presentzia eta indartzea ere sustatu nahi du Udalak, herriko bi elkarte hauen lanarekin.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu