Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
2:46 am,
temperature icon 8°C
Humidity 82 %
Ráfagas de viento: 26 Km/h

MAÑARIA, HARRIZKO HERRIA | Historia argitalpen ezberdin bat ba Liburuaren Munduko Egunerako

Izaskun Ellakuriaga

Mañariako herriak lan berri batekin ospatuko du Liburuaren Munduko Eguna. “Mañaria, Harrizko Herria” izenburuarekin  herriaren historia herritarren ikuspegitik kontatzen duen lana argitaratu dute eta apirilaren 24ean, 19:00etan, Errose Bustintza Kultur Etxean aurkeztuko dute.

IMG_20150420_112933

Javier Arteaga zinegotzia, Endika Jaio alkatea eta Txelu Angoitia egilea. | ARGAZKIA| Izaskun Ellakuriaga

“Historia liburu ezberdin bat da” esanez aurkeztu dute udaletxean lana.  Udal arduradunek eta egileak aitortu dutenez, historia liburu ohikoetan izaten diren data eta dokumentuez harago, jendearen ikuspegia jaso nahi izan dute. Horregaitik, liburuaren oinarri 40 mañariarrei egin zaizkien elkarrizketa eta argazkiak dira. Mañarian jaio eta bizi direnak, Mañarian jaio eta kanpoan bizi edota bertan jaio barik egun Mañarian bizi direnak egiten dute liburua. Testigantzekin batera, herriko historia laburra, ondarea, natura eta pertsonajeak ere osagarri dira.

Mañariako Udalak Gerediaga Elkarteari egindako enkargua izan da liburua. Txelu Angoitia izan da egilea. Testuak eta argazkiak bereak dira, baina kolaborazio batzuk izan dituela azpimarratu du aurkezpenean: “Historiaren zatia Jose Mari Uriartek idatzi du, kobazuloen berri GEMA Espeleologia taldearena da eta ermiten atala Mikel Urizarri aitortu behar zaio. Horrekin batera lan hau aurrera eramateko Mari Puy Ingunzaren laguntza ezinbestekoa izan da”.

| ELKARRIZKETAK | Urte luzea behar izan dute lana egiteko eta denbora gehien jendea elkarrizketatzeak hartu du. Egileari egindako lanari buruz galdetuta, azpimarratu duen gauzetako bat Mañariako herritarren “aniztasuna” izan da. “Horrelako herri txiki baten – 520 lagun dira – oso ezberdinak diren mañariarrak ezagutu ditut. Aniztasun handia dago pentsakera, ofizio, afizio, bizimodu etabarrei dagokionez. Liburu hau mañariarrak alkarren berri gehiago jakiteko balioko du”

Diseinuak eta argazkiek ere pisua hartu dute argitalpenean, irakurketa errezeko liburua egitea zutelako helburu. Ostiralean  ezagutuko dute Errose Bustinza Kultur Etxean egingo duten aurkezpenera doazenek. 19:00etan egingo da ekitaldia. Gero, herriko liburutegian salgai jarriko dute 10 euroko prezioan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu