Osteguna,
2024ko Maiatzak16

MugaKultura

loader-image
Durango
5:56 am,
temperature icon 10°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Gaur zabaltzen da Loraldia elkartearen ‘Ttipia’ erakusketa Amorebieta-Etxanon

Loraldia

Loraldia Elkarteak, udaberrian Bilbon egiten duen festibalaz gain, kultura, bizitzaren erdigunean kokatzeko, beharrezko dugun trasmisioa helburu duen Loraldia Eskolaren erakusketa bat inauguratu berri du Amorebieta-Etxanon. Zelaieta zentroan izango da. Zornotzako, Andra Mari Ikastolako HH5 urteko haurrek sortutako artelanak daude ikusgai, Ttipia erakusketan.

Udazkenean, ikastolan TTipia proiektuaren bitartez ezagututako 4 artista plastikoren adierazpide artistikoan oinarrituz (Eider Eibar ilustratzailea, Ainhoa Ortells margolaria, Elena Mendizabal eskultorea eta Eriz Moreno argazkilaria), esperimentaziotik, jolastuz eta sormenez, artelan ikusgarriz osatutako erakusketa bat osatu dugu.

Gaurtik 23ra egongo da ikusgai, Zornotzako Zelaieta Zentroko erakusketa aretoan.

Haurrek, egitasmo honen bitartez, sentipenak adierazteko kulturak betetzen duen paperaz ohartu dira, baita erakargarritasun kulturalaren indarraz jabetu ere. Ea guk ere, gure ondorengoen bide bera hartzen dugun, eta kultura gure bizitzen erdigunean jarri eta bizi egiten dugun.

Gonbita luzatuta geratzen da…

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu