Asteazkena,
2025ko Otsailak12

MugaKultura

loader-image
Durango
2:20 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 84 %
Ráfagas de viento: 24 Km/h

Gorka Pagonabarraga Agorria durangarra da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalista

Etxebarriko frontoian jokatu zen igandean Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa; finalerako txartela lortu du Gorka Pagonabarraga Agorria durangarrak.

 

Pagonabarra Agorria Etxebarrian. Bertsozale.eus

Segurtasun neurriak indartuta hasi dira finalaurrekoak. Etxebarrian 500 lagunetik gora batu ziren bertan. Bertsozaleak distantziara, baina bertso egarriz eta txalotzeko gogoz hurreratu ziren frontoira.

Kantuan, hurrengo bertsolariak:

  • Gorka Pagonabarraga Agorria
  • Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia
  • Imanol Uria Albizuri
  • Miren Amuriza Plaza
  • Onintza Enbeita Maguregi
  • Paule Ixiar Loizaga Legarra
Bilbon jokatuko den finalerako txartela

Lan puntuagarri guztiak egin ostean Gorka Pagonabarraga izan zen puntu gehien batzea lortu zuena, 529 puntu. Beraz, abenduaren 18an Bilbon jokatuko den finalerako txartela lortu zuen durangarrak. Horrela geratu dira puntuazioak:

  1. Gorka Pagonabarraga Agorria: 529
  2. Onintza Enbeita Maguregi: 518,5
  3. Miren Amuriza Plaza: 505,5
  4. Imanol Uria Albizuri: 488
  5. Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia: 441,5
  6. Paule Ixiar Loizaga Legarra: 434

Zihara Enbeita Gardokik egin zituen gai-emaile lanak. Epaimahaian jardun zutenak Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Graxi Arregi Leonardo, Joseba Santxo Uriarte eta Miriam Juaristi Urizar izan dira. Itziar Basterretxea Olarreagak egin zituen idazkari beharrak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu