Garaiko argazkiak batzeko bigarren saialdi bat egingo dute azaroko azken astegoienean
Garaiko bizimodua, ohiturak eta lekuak erakusten dituzten argazki zaharren bilketa berezia egingo da berriro, Ondarearen Europako Jardunaldietan egin zen antzera. Asmoa, gero, abenduaren amaieran – data zehazteko – herritarrei batutakoa erakustea da.
![](https://mugakultura.eus/wp-content/uploads/2021/11/GArai-INdalecio.jpg)
Garai. Indalecio Ojanguren
Argazki bilketa azaroaren 26an, ostiral arratsaldean, 17:00etatik 19:30ra egingo da eta domekan, azaroak 28, 11:00etatik 14:30etara. Bilketa udaletxean izango da.
Argazkiak jasotzeaz aparte, lekukotasunak ere jasotzea da asmoa, argazkiek erakusten dutena ulertzeko. Gainera, argazki guztiak digitalizatu egingo dira eta ekimenean parte hartzen duenak kopia digitalizatua eramango du etxera.
Ekimena Garaiko udalarekin batera antolatu du Gerediaga Elkarteak.
![](https://mugakultura.eus/wp-content/uploads/2021/11/GARAI-2021.jpg)
Gerediaga Elkartea