Mikel Urdangarin zornotzarra ‘Udagoieneko Ostera Hegan’ zikloan Otxandiotik
Udagoieneko Ostera Hegan 3 emanaldiz osatutako kontzertu zikloa da eta kulturaren bitartez euskararen erabilera sustatzea du helburu. Aurtengoan ere, tamalez, kontzertuak publikorik gabekoak izan beharko dute nahitaez, baina ez arduratu, Webgune honetan ikusi ahal izango dituzu eta lasai askoan, etxeko sofatik bertatik.
Aurten, iraganean gertatutakoa sekula ahaztu ez dezagun, oroimen historikoa izango dute ardatz emanaldiek. Horretarako, Bizkaiko 3 gune esanguratsu aukeratu ditugu: Otxandio, Barakaldo eta Ondarroa. Mikel Urdangarin Otxandion; Xamanak eta Olatz Salvadorren doinuei helduta iraganeko pasadizo lazgarrietara Hegan egitera gonbidatzen zaitu Udagoieneko Osterak, «atzo gertatukoa ez dezagun ez gaur ez bihar ahantzi».