Mugarriz Mugarri Iurretaren II. edizioa datorren igandean ospatuko da
Irailaren 26an, igandean, 9:30etan Iurretako plazatik abiatuta, Mugarriz Mugarri Iurretaren II. edizioa ospatuko da.
Oraingoan Iurretako herriak Abadiño eta Garaiko herriekin duen muga ezagutzeko aukera izango dugu, 8kilometroko ibilbide erraz bat osatuz eta mugarriak bisitatuz.
Parte hartzea doakoa izango da, baina aurrez izena eman beharko da irailaren 20tik aurrera www.zaldai.eus web orrialdean edo egunean bertan 9:00etatik aurrera Iurretako plazan.
Info: zaldai@hotmail.com /626740969