Ostirala,
2024ko Azaroak22

MugaKultura

loader-image
Durango
5:08 am,
temperature icon 10°C
Humidity 81 %
Ráfagas de viento: 55 Km/h

Noiz?

Jon Irazabal Agirre

Irailaren 11an bete dira 84 urte Derioko hilerrian fusilatu zutela Felipe Urtiaga Eguren, Berrizko alkatea. Ez zen bakarra izan, 1937 urtetik 1939urtera bitartean Durangaldeko 13 pertsona fusilatu zituzten frankistek; Berrizko Gregorio Urkijo Eguren, forala, eta Jose Agirre, Juan Eskubi Durangoko ELA/STVko buruzagia, Anastasio Arnaiz PSOE-ko kidea, Raimundo Uriarte, Antonio eta Juan Ibarra anaiak eta euren  aita, denak, EAJ/PNV-ko kideak, Felix Gallastegi, Iurretan jaioa eta Ondarroan forala zena, Francisco Agirre zaldibartarra, Jose Maria Angulo eta Felix Candido Ercilla abadiñokoak eta Bautista Garcia durangarra.

Hamahiru hauek bezala gure eskualdetik kanpo ehunka andra eta gizon goiz baten hormarantz azken bidaia egin zuten. Aurrean izan zuten Jose Luis Villalonga bezalako txakurrak. Batzuk piketean, beste batzuk “visto bueno”a ematen. Gizon handiak izan ziren. Belaunaldi interesgarri bat. Askatasuna maite zuten eta Herri honen eta kultura honen zutabeak jartzen hasiak zirenak. Horregatik bekatariak orain arte gure kondaira ukatu digute.

Ukatu egin digute ezagutzea nor zen Aitzol edo Lauxeta, baina baita ere ukatu digute gure herrietako gizon andere txiki handiak egindako
lanen berri ere izatea. Urtiaga diote alkate aitzindari izan zela eta horregatik hil zutela. Felipe ez da erail zuten alkate bakarra. Baita ere Gregorio eta Felix bezala askatasunaren alde jartzeagatik hainbat foral hilak izan ziren. Noizko aldundiaren eskutik errepresaliatu eta hildako bere langile, zinegotzi, alkate eta abarreri Gernikako harizpean omenaldi herrikoi handi bat? Zorrean gaude, benetan merezi dute.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu