Berrizko kultura sailak sorkuntza, mugimendu eta dantza tailerra antolatu du
MUGALARI #KULTURA
Berrizko kultura sailak sorkuntza, mugimendu eta dantza tailerra eskaintzen du lehen hezkuntzako gazteentzat.
Taldeak murriztuak izango dira, gehienez 10 lagunekoak. Tailerrak ekainaren 28an eta 30ean eta uztailaren 1ean eta 2an emango dira, 09:30etik 11:00etara Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. eta 3. mailetako gazteentzat, eta 11:30etik 13:00etara 4., 5. eta 6. mailakoentzat.
Izena emateko epea zabalik dago ekainaren 24ra arte, 946 827 860 telefonoan, kultura@berriz.eus helbidean edo Berrizko Kultur Etxera joanda