Literatura dantzarekin uztartuko du Hitzez eta Ahotsez ekimenaren bigarren ekitaldiak
“Maitasuna” gaitzat hartuta, literaturazaleek hitzordu berria daukate Durangon. San Agustin Kultur Gunean, apirilaren 25ean, igandea, eguerdiko 12:00etan, “Maitasunaren materia(lak)” lana taularatuko dute Mireia Delgadok eta Uri Atxotegik. Narrazioa eta mugimendua uztartuko dute bi durangarrek.
Osasun egoera dela-eta edukiera mugatua izango du ekitaldiak eta derrigorrezkoa izango da aurretik Bizenta Mogel bibliotekan izena ematea. Tel: 946030041